Bienvenido - Ongi Etorri - Welcome - Bienvenu
Sagasti Zahar landetxea ,Araban, Vitoria-Gasteiztik 12 km-tara eta N-1( ipar aldeko autobidea) errepidetik 2 km-tara, Euskal Herriaren erdi-erdian. Oso ondo komunikatua; Donostia, Bilbo, Iruñea eta Errioxatik ordubete baino gutxiagora.
“Kalitaterako Euskal Iraskundea”-ren eskutik Sagasti Zahar landetxeak kalitatea etengabe hobetzeko konpromisoaren aitorpenaren ezaugarria jaso du. Honez gain, “Pais Aguilar”-ek argitaratutako “Casas rurales con Encanto” eta “Editorial Salvat”-ek argitaratutako “ Turismo del silencio” gidaliburuek gomendatua da Sagasti Zahar landetxea.
Landetxe hau logelaka edota osorik alokatzen da; handia, erosoa eta erabilterreza da. Urte osoan zabalik dago. Gosari eta afariak ematen ditugu. Mendi-ibiliak, zikloturismoa, ur-kirolak eta ibilaldiak egiteko leku ezin aproposagoa da, baita eguzkia hartzeko ere. Naturan murgildurik egongo zara.