Bienvenido - Ongi Etorri - Welcome - Bienvenu
Sagasti Zahar landetxea ,Araban, Vitoria-Gasteiztik 12 km-tara eta N-1( ipar aldeko autobidea) errepidetik 2 km-tara, Euskal Herriaren erdi-erdian. Oso ondo komunikatua; Donostia, Bilbo, Iruñea eta Errioxatik ordubete baino gutxiagora.
"Guia Michelin " Landetxeak, “Pais Aguilar”-ek argitaratutako “Casas rurales con Encanto” , "Le Routard", “Editorial Salvat”-ek argitaratutako “ Turismo del silencio” gidaliburuek gomendatua da Sagasti Zahar landetxea.
Landetxe hau logelaka edota osorik alokatzen da; handia, erosoa eta erabilterreza da. Urte osoan zabalik dago. Mendi-ibiliak, zikloturismoa, ur-kirolak eta ibilaldiak egiteko leku ezin aproposagoa da, baita eguzkia hartzeko ere. Naturan murgildurik egongo zara.