Castellano | Euskera | English | Français

Iturgutxi Paintball-a


 Sagasti Zahar landetxetik 10 kilometrotara, Galarretako herrian, Arabako Lautadan . Kotxez hamar minututara.

Aire zabalean burutzen den talde-jokoa da, bertan ariketa fisikoa, , naturarekiko harremana, estrategia; eta batez ere, adrenalina-deskarga eta umore ona uztartzen dira..
Paintball-a (euskaraz margo-bola)  kirola da, eta bertan pate hartzaileek aire konprimatuko armak erabiltzen dituzte, markadoreak ( markers) izenekoak Hauekin beste jokalariei margo-bolak tirokatzen dizkiete. Funtsean jazarpen-joku konplexua da, izan ere, partida bitartean margo-bolek jotako jokalariak kanporatuak izango dira.
Normalean paintball partida batean bi talde aritzen dira elkarren kontra, eta helburua talde aurkariko jokalari guztiak kanporatzea izaten da, edota helburu jakin bat  lortzea, esaterako, bandera bat eskuratzea.

INSTALAZIOAK:
-22.000 m2- ko lursail naturala (3 futbol-zelaien neurrikoa, bertan; zelaiak, pinudiak, erreka...) Hiru joka-leku desberdin dauzka.
-2 aldagela zabal (bata neska eta bestea mutilentzat)) , 8 dutxa aldagela bakoitzeko, ur beroa, hari musikala aldageletan, atsedengunea, aparkaleku zabala, freskagarriak saltzeko makina..

IRAUPENA: 2 ordu inguru partida bakoitzeko.

MATERIAL TEKNIKOA: Prezioak barne ditu arma markatzaileak, maskara, jantzi      berezia, belaunetakoak, eskularruak, bular eta bizkar babesleak, aire konprimatutako birkarga mugagabea, 100 bola, begirale bat taldeko, aseguroa, dutxa,…

SEGURTASUNA: Beste hainbat kiroletan bezala, parte hartze segurua ziurtatzeko segurtasun arau egokiak errespetatzea eskatzen du paintball partida batek. Hauek kontuan hartuz gero, paintball-a joku oso segurua da, golfa eta boloak baino are seguruagoa.

OINARRIZKO EKIPAMENDUA: Arropa erosoa, kirol arropa, zapatilak edo botak.

GUTXIENEKO ADINA: 14 urte. 14 eta 18 urte bitartekoek gurasoen baimena beharko dute, edo heldu batek lagundurik parte hartu.

PREZIOA: 20.00 €/ laguneko, taldeak gutxienez 8 lagunekoa izan behar du.

ERRESERBAK: Telefonoa 671 580 011. Mezua erantzungailuan utzi, jaso bezain laster gu zuekin harremanetan jarriko gara..
 info@paintball-iturgutxi.com (eskertuko genizueke mezuan zuen izena eta telefono zenbakia ipintzea, horrela erreserba arintzeko aukera izando dugu.

Más información sobre la Actividad