Castellano | Euskera | English | Français

Kirola eta abentura, Inguru


Xendazaletasuna eta mendizaletasuna.

Iraupena: Taldearen nahiaren arabera, egun erdiko ( 3-4 ordu inguru, taldearen arabera) edo egun osoko (4-6 ordu inguru) txangoak aukeran.

Zailtasuna:Txiki-ertain mailakoa, parte hartzaileen neurrikoa.

Txangoak: Aizkorri, Urbasa edota Entzia.

Material teknikoa: Prezioak beharrezko materiala barne dakar. 

Eraman beharrekoa: Parte hartzaile bakoitzak zapatilak edo mendiko botak eta arropa erosoa edo mendikoa, eguneko eguraldiari egokitutakoa

Gutxienezko adina 6 urtekoa izango da.  

Prezioa: Egun erdia 23.50 € lagun bakoitzeko eta egun osoa 31 € laguneko.


 

Landa-ingurunean zeharreko bisita gidatuak

Gure inguruetako nekazal guneak bisitatuko ditugu, Araba zein Nafarroakoak, izan ere, bi herrialdeen arteko mugatik oso hurbil egongo gara. Bisita hauen helburua herri hauek izan duten izaera eta bizimodua ezagutzea izango da. Horretarako herrietako hirigune historikoak ikusiko ditugu, Idiazabalgo gazta nola egiten den ezagutzeko aukera izango dugu, Trikuharrien ibilbidea ere egingo dugu...Hau guztia gure eskualdea hobeto ezagutzeko egingo dugu, bere herritar eta ohiturekin bat eginez.
Denok dakigu Euskal Herriko bizimodu tradizionala nekazaritzan duela oinarria, jendea naturarekin bat eginik bizi zen eta bizi da.Jarduera hau ezin aproposagoa da herri ireki eta abegikor hau hurbilagotik ezagutu ahal izateko.

Iraupena: Egun erdiko ( 3 ordu) edo egun osoko ( 6 ordu) bisitaldia, taldearen nahiaren araberakoa.
Zailtasun txikikoa.

Tokiak: Interes turistikoa duten hainbat herri, monumentu eta eliza bisitatuko dugu, bezeroaren nahietara egokitutako aukerak.

Materiala: Ez da Material teknikorik behar.

Partaide bakoitzak eraman beharrekoa: Zapatilak edo mendiko botak eta arropa erosoa edo mendikoa, eguneko eguraldiari egokitutakoa.

Gutxienezko adina 6 urtekoa izango da.

Prezioa: Egun erdia 23.50 € lagun bakoitzeko eta egun osoa 31 € laguneko.

Arroila jaitsiera:

Arroila ( horma estu eta bertikaldun erreka) edo sakan batean ( horma zabalago eta bertikaldun erreka), soka batez lagundurik urjauziak  rapelatu, putzuetan murgildu eta txirristetan behara ibilitzeko aukera izango dugu. Bertan, gure erreken  handitasun, osotasun, eta edertasuna beste ikuspuntu batetik bizi eta ikusteko aukera izango dugu. Aktibitate hau gero eta jende gehiagok egiten du azkenaldian, eta guk Europa osoko aukera bitxienetako bat daukagu bertan, LEZE deritzona, txango honetan ibilbide erdia lur azpian eta bestea aire zabalean egingo dugu, koba bat alde bateti bestera zeharkatuz..

Arroila jaitsiera jardueraren xehetasunak.

Iraupena: Egun osoko jarduera, 5-8 ordu ingurukoa, taldearen araberakoa.

Zailtasuna: Parte hartzaileen esperientziaren arabera hiru maila bereizten dira  egun, LEZEKO eureka zuloa 2. mailako zailtasunak ditu.

Material teknikoa: Neoprenoa osorik, eskarpinak, arnesa, kaskoa , argia behar izanez gero, sokak eta material espezifikoa barne ditu prezioak..

Partaide bakoitzak eraman beharrekoa: Bainujantzia, kamiseta, zapatilak edo mendiko botak, , toalla eta aldatzeko arropa.

Gutxieneko adina: 2. maila, 14 urtetik aurrerakoak lagundurik, eta 16tik aurrerakoak bakarrik.

Prezioa: 2.maila, 40 € lagun bakoitzeko.


Eskalada eta rappela.

Gure eskalada eskoletako pareta mitikoak, ugari eta era askotakoak, igotzen saiatuko gara. Zailtasun guztietako paretak izango ditugu, errezenetakotik zailenetakora.
Beraz, hainbat aukera ditugu egiteko: kirol eskalada taldean, altuera handiko paretetan gidari batek lagunduta luzeak egiteko aukera... Partaideen esperientzia eta maila oso kontuan hartuko da aukera egiteko orduan.
Eskaladan aritzeko ez dago beldurtzeko arrazoirik, maila guztietako bideak baitaude, eta norberak bere mailari egokitutakoa egingo du.
Honez gain, rappel egiten ere ikasiko dugu, oso lagungarria eta beharrezkoa baita eskaladan eta hainbat mendi igoeratan. Hasiera eta hobekuntza ikastaroak burutuko ditugu.

Iraupena: Egun erdiko (3-4 ordu inguru) edo egun osoko (4-6 ordu inguru) jarduera, taldearen nahiaren araberakoa.

Zailtasuna: Egun erdi zein osoko jarduerak parte hartzaileen mailara egokituko ditugu.

Tokia: Eginoko eskalada eskolan, bide ugari eta era askotakoak baitaude. Horma artifizialetan eskalatzeko rokodromoa ere badugu.

Material teknikoa: Arnesa, kaskoa, sokak, material espezifikoa barne ditu prezioak..

Bakoitzak eraman beharrekoa: Arropa erosoa, zapatilak eta aldatzeko arropa, eguneko eguraldia kontuan harturik.

Gutxieneko adina: 8 urtetik aurrerakoak lagundurik eta 10 urtetik aurrerakoak bakarrik.

Prezioa: Egun erdia 25.50 € lagun bakoitzeko eta egun osoa 31 € laguneko.

Bestelako informazioa: Lau lagun baino gutxiagoko taldeetan, partaide kopurua gehi lagun bat kobratuko dugu.

Deskontuak:
9- 12 lagun bitarteko taldeei %5.
13-17 lagun bitarteko taldeei %10 .
Bi aktibitate egiteagatik %5.
Hiru aktibitate egiteagatik %10.
Lau aktibitate egiteagatik %15.

Más información sobre la Actividad