Castellano | Euskera | English | Français

Bisita gidatuak, Tura


TURA,  Turismo Zerbitzua, Tur Agurain

Programatutako edota zure neurrira antolatutako bisita gidatuak Arabako Lautadan zehar

 Informazioa eta erreserbak honako telefono hauetan: 945 31 2535 eta 608 901670 ( aurretik erreserba egitea komeni da )      agurain@agurain.biz     (eskertuko genizueke mezuan zuen izena eta telefono zenbakia ipintzea )

Bisitak euskaraz, gaztelaniaz, ingeleseraz, frantseseraz edo alemaneraz egiteko aukera.

Salvatierra-Aguraingo hiribildua:

Aguraingo multzo historiko artistikoa

Agurain Erdi Aroan sortutako herria da, eta garai hartan ohikoa zenez, harresiz inguratu zuten borroketatik ahalik eta ongien babesteko. Garai hartan herriak hiru kale bakarrik zituen: Kale Nagusia (monumentu gehienak bertan daude), Harategi kalea (harategi gehienak bertan zeudelako) eta Zapatari kalea, zapatariak bizi ziren kalea.

Hiru kale horiek osatzen dute, gaur egun, Aguraingo erdigune historiko eta artistikoa. Bertan daude herriko eraikin esanguratsuenak, esate baterako, Done Joanes eta Andra Maria eliza-gotorlekuak, Andre-alargunen etxea (herriko eraikin zibil zaharrena), Begoñatarren etxea, Azkarragatarren etxea, Bustamantetarren etxea eta Done Joanes enparantzako olbeak. 

Andra Maria eliza-gotorlekua

Andra Maria eliza XV eta XVI mendeetan eraiki zen, lehendik eraikita zegoen tenplu baten gainean.. Barnealdean 1530.urtean egindako erretaula bisita daiteke , Lope de Larrearen artelana da. Aipagarria da ere behe- koru platereskoa, honek Carlos I. aren armarría dauka barne.
Gotikoa da.  XV-XVI. mendekoa.

Done Joanes eliza.

Done Joanes Batailatzearen eliza XV eta XVI . mendeetan eraiki zen. Bi mende lehenago eraikitako tenplu baten gainean. Hasiera batean herria babesteko eraiki zuten, hori dela eta gotorleku ezaugarriak dauzka .Gotikoa da. Barruko aldean XVI. mendeko erretaula ikus daiteke, honek Pedro de Obrelen lientzoak ditu, Flandestar eskolakoa zen..

Gazeo herria:
Done Martín de Tours eliza (XIII. m). horma-pintura gotiko oso aberatsak ditu.

Alaiza herria: 
Jasokundeko Andra Mariaren eliza (XIV. m). Barruko aldean horma-pintura oso bitxiak ikusteko aukera izando dugu, 1982an aurkitutakoak.

 BISITAS PROGRAMATUAK :

Uztaila eta abuztuan egunero, gainontzekoetan ostegun eta igandeetan.
- Salvatierra-Aguraingo Erdi Aroko hirigunea.
- Done Joanes eliza
- Andra Maria eliza
- Udaletxea, Done Martin ermita
- Gazeo eta Alaizako elizak.

PREZIOA: 2 € lagun bakoitzeko

NORBERAREN NEURRIRA ANTOLATUTAKO BISITAK:

1. BISITA:  

Salvatierra-Aguraingo Erdi Aroko hirigunea , Done Joanes eliza, Andra Maria eliza eta Udaletxea, Done Martin ermita .
Bi orduko iraupena.

PREZIOA:

      - lagun baino gutxiagoko taldeak 30 €-tan              

- 10-20 lagun bitarteko taldeak 50 €-tan.               

- Familietan 12 urtetik beherakoak dohainik.

2.BISITA:

Gazeo eta Alaizako elizak
Ordubeteko iraupena.

PREZIOA:

- 10 lagun baino gutxiagoko taldeak 30 €-tan              

- 10-20 lagun bitarteko taldeak 50 €-tan.               

- Familietan 12 urtetik beherakoak dohainik.

 

Más información sobre la Actividad