Castellano | Euskera | English | Français

Arabar Errioxa


Arabako Errioxako ardo beltzak, bai ardo onduak bai urtekoak, oso ezagunak dira Estatuan zein nazioartean. Upeltegi askok taldeentzako bisitak eta bazkariak eskaintzen dituzte, menu tradizional eta guzti: patatak txorizoarekin eta xirmendutan erretako saiheskiak. Sagardotegietako menuak, berriz, bakailao-tortilla eta txuletoia txingarretan eskaintzen ditu sagardoari laguntzeko. Edaria kupeletatik zuzenean har daiteke urtarrilaren erdialdetik apirilaren erdialdera doan sagardo-garaian. Ardo zuria gogoko duenak derrigorrezkoa du txakolin ospetsua dastatzea edari tipiko hori ekoizten duten upeltegi ugarietako batean

Más información sobre la Actividad