Castellano | Euskera | English | Français

Ondarea


Santa Maria Katedrala  Vitoria-Gasteiz

Santa Maria Katedrala hiriaren alde zaharrean nagusi da. XIII. mendearen amaieran eta XIV. mendean eraiki zuten. Gotikoa da eta eliza-gotorleku modura egin zuten, handia da eta itxia, batez ere iparraldean, hiriaren defentsarako zatia zen.

Kolejiata izan zen 1496tik 1861era, eta, urte horretan, katedral izendapena eman zioten. Latindar gurutzeko oinplanoa du, gurutzadura zabala eta kapilak irekitzen diren girola.

Portadetako monumentu-eskulturek garrantzi handia dute. Mendebaldeko ataria maisu lan bikaina da eta hiru portadetan dago banatua: barrukoa Ama Birjinaren omenezkoa da, ezkerrekoa San Gilena eta eskuinekoa, berriz, Azken Judizio eta Santiagori eskainia.

Gaur egun, Santa Maria Katedrala Fundazioak bertako berritze lanak eta bisitak kudeatzen ditu. Bisitariek, XIII. mendeko tenplu gotikoaren zaharberritze lanak eta lan arkeologikoak bertatik ikusteko aukera bikaina dute. Arkitekto, arkeologo eta abarren lanek osatzen dute katedralaren itxura.

Bisita gidatuak: Santa Maria Katedrala Fundazioak bertako berritze lanak eta bisitak kudeatzen ditu. Bisitak egiteko aldez aurretik eskatu behar da ordua, 945 122 160 telefono zenbakian, posta-elektroniko bidez edo Katedralaren web orrian. Ordua eskatzeko telefonoa egunero dago martxan (10:00 - 14:00 eta 16:00 - 20:00). Bisiten iraupena ordubetekoa da eta euskaraz, gazteleraz, frantsesez, inglesez, alemanez eta italianoz eskaintzen dute.

Gasteizko Alde Zaharra  945 161 599

Gasteizko Alde Zaharrak Erdi Aroan, duela zortzi mende baino gehiago, eman zioten almendra formako itxura dauka gaur egun ere. Antso VI. "Jakitunak" sortu zuen hiribildua. Alde Zaharra tontor baten gainean dago eta Andre Maria katedrala da jaun eta jabe. Gaur egun, eliza gotiko hau zaharberritzen ari dira eta indusketa ugari egin dituzte. Lan horiek guztiak ikusgai daude. Andre Maria katedralarekin batera, San Miguel, San Vicente eta San Pedro elizetako dorreek osatzen dute hiriaren irudirik esanguratsuena.

Kaleen antzinako ogibideak ekartzen dituzte burura: Hedegile, Errementari, Zapatari, Aiztogile, Pintore... Horietan daude hiriko eraikin zaharren eta ederrenetako batzuk. Katedralaren atzean, adibidez, Portalea, adreiluz eta zurez egindako Erdi Aroko ostatua, eta Andatarren dorretxea daude.

Alde Zaharraren erdian bi jauregi errenazentista daude: Eskoriatza-Eskibel eta Montehermoso. Gaur egun, kultur etxea da azken hau.

Beste aldean, Aiztogileen kalean, aurrealde ikusgarria duen Sokaren Etxea, Bendaña jauregia (gaur egun Fournier Karta Museoa), San Bizente eliza, Villasuso jauregia eta Arkupeko Pasealekua aurkituko ditu bisitariak.

Bisita gidatuak: Gasteizko Turismo Bulegoak bisita gidatuak egiten ditu Alde Zaharrean zehar Aste Santuan, udan (uztailaren 1etik irailaren 30era) eta zubietan.

Aguraingo multzo historiko artistikoa

Agurain Erdi Aroan sortutako herria da, eta garai hartan ohikoa zenez, harresiz inguratu zuten borroketatik ahalik eta ongien babesteko. Garai hartan herriak hiru kale bakarrik zituen: Kale Nagusia (monumentu gehienak bertan daude), Harategi kalea (harategi gehienak bertan zeudelako) eta Zapatari kalea, zapatariak bizi ziren kalea.

Hiru kale horiek osatzen dute, gaur egun, Aguraingo erdigune historiko eta artistikoa. Bertan daude herriko eraikin esanguratsuenak, esate baterako, San Joan eta Santa Maria eliza-gotorlekuak, Andre Alargunen Etxea (herriko eraikin zibil zaharrena), Begoñatarren etxea, Azkarragatarren etxea, Bustamantetarren etxea eta San Joanen Olbeak.

Bisita gidatuak: Tura elkarteak bisita gidatuak egiten ditu Alde Zaharrera eta herriko bi elizetara. Telefonoa: 945 312 535.

Más información sobre la Actividad