Castellano | Euskera | English | Français

Gau-aisia



Gasteizko parranda lau kaletan banaturik egoten da, alde batetik Zapateria kalea, hots, Zapa, bestetik, Cuchileria kalea (Cuchi), Pintoreria (Pinto) eta Nueva Fuera kalea, baita San Francisco aldapan ere (la Cuesta). Gazteenak Zapara eta Pintora joan ohi dira; bertan ordubiak-hirurak aldera ixten dituzte tabernak. Cuchin, Nueva Fueran eta aldapa aldean adin guztietako jendea dago. Aipatutako kaletan taberna eta ardotegi ugari daude, gainera ogitarteko ederrak izaten dira. Inguru honetan, taberna gehienetan musikak goizaldeko 3ak arte irauten du.


Modako pubak hiriko hainbat lekutan sakabanatuta daude: Foruen plazan modako musika izaten da, Dato kalean house musika, batez ere hogeita hamar urtetik gorakoentzat, San Prudencio kalean bezala.

Diskoteketan, era eta adin guztietako pertsonak izaten dira. Musika elektronikoa gogoko dutenek ere badituzte lokal egokiak, adibidez, General Alava kalean.

Hirian, pub irlandarrak ere asko dira, baita diseinuko lokalak

Más información sobre la Actividad