Castellano | Euskera | English | Français

Gasteiz


Bisitan etortzeko sortzi arrazoi sendo ematen dizugu:

1- Hiri monumentala delako.
1977. urtean multzo monumental izendatu eta penintsularen iparraldeko ederrenetariko eta ondoen kontserbaturiko bat da Erdi Aroko hirigunea. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-adierazgarri nabarmenak kontserbatzen ditu hiri honek.

2- Ederra eta modernoa delako.
Tradizio estetikoa eta egungo beharrak ezin hobe egokitzen dira XIX. eta XX. mendeetan hiriak izan zuen zabalkundean, eta arkitektura-espazio eta –egitura benetan ederrak sortu dira.

3- Bertako museoak direla-eta.
Vitoria-Gasteizko museoetan gordetzen diren funts eta bildumetan aurki daitezke hiriaren Historia, arte, natura zein industria-tradizioaren adierazgarri ugari. Kultur arlo honi interesgarri irizten diotenei aukera-sorta zabala eta erakargarria eskaintzen die hiriak.

4- Naturagatik .
Biztanleko gune berde gehien duen probintziako hiriburua da Vitoria-Gasteiz eta, adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du.

5- Bertako jai eta ohiturengatik.
Urte osoan zehar banatuta ospatzen dituzte gasteiztarrek euren jaiak. Abuztuaren lautik bederatzira ospatzen da jairik nagusiena, Andre Maria Zuria zaindariaren omenezkoa.   Edozein ospakizunetan ez dira tradizioak eta herri-kirolak falta: pilota-partiduak, harri-jasotzea.....

6- Oso Agenda zabala eta anizkuna eskaintzen duelako.
Urte osoan zehar hiriak eskaintzen dituen kultur eta kirol hitzorduetara hurbiltzea izan daiteke Vitoria-Gasteizera etortzeko beste arrazoi on bat.

Hona hemen galdu ezin dituzun jarduera batzuk: Euskal Zinema Astea, Jolas Jaialdia, Jazzaldia eta Antzerki, Txotxongilo edo Rock Jaialdiak, gure “Cortada” (film laburren jaialdia) edo Ardoaraba, hau da, urtero, abenduko Sortzez Garbiaren zubian ospatzen den nazioarteko ardo azoka.

7- Erosketengatik.
Bene-benetan  da atsegina Vitoria-Gasteizen erosketak egitea, bai horixe. Hirian, Erdi Aroko hirigunean zehar dauden artisau-produktuen eta antzinako gauzen dendak edo liburu-dendak nahiz denda espezializatu eta merkataritza-zentro handiak aurki daitezke.

8- Gastronomiagatik.
Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenak zein euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik oraintsukoenak dastatu ahal dituzu Vitoria-Gasteizen. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari daude.  Horretaz gain, pintxo-eskaintza zabala eta horiek dastatzeko hainbat aukera ere badago, besteak beste, pintxo eta kazolatxoen asteetan

Más información sobre la Actividad