Castellano | Euskera | English | Français

Doako ibilbide gidatua


NATURA INTERPRETAZIORAKO ETA INGURUMEN HEZKUNTZARAKO EKINTZAK

Egunak: Larunbat, igande eta jaiegunak.
Aurre izen-ematea: BAI

 Murgil handiaren ibilaldia "Uribarri-Ganboa urtegiaren muturrak"deritzon Ramsar hezegunean barna mendiko txirrinduz egiteko bisita gidatua
Arabako Foru Aldundiak 2003-ko apirilatik aurrera Uribarri-Ganboa urtegiko hegoaldera mendiko txirrinduz egiteko bisita gidatuak antolatzen ditu. Hezegune hau 2002-ko urtean Ramsar zerrendan sartzeko onartuta izan zen, munduko hezegunerik garrantzitsuenak elkartzen dituen zerrenda  bat izaten. Garaio Eskualde Parkea eta  Mendixur Parke Ornitologikoa zeharkatuz Uribarri-Ganboa urtegiko Ibilbide Berdean zehar doan 15 kilometrotako ibilaldia da. Honen bitartez, paisaia, landare eta fauna paregabea duen hezegune batean barneratzen gara: Uribarri-Ganboa urtegiaren muturrak. Ur-gaineko pasarela, zubiak, erriberako baso itxietan zehar egokitutako pasabideak, hegazti behatokiak eta ur-belariak dira bisita honen erakargarri bakan batzuk. Ibilaldiaren hegazti kuttunenak, Murgil Handiak, hegaztien  behaketa atsegin dutenei gozaraziko die.Espezie enblematiko honekin batera, beste batzuk aurkituko ditugu, lertxunak, kopetazuriak, ahate gorrizta, ahate mokozabala, basahatea edo ubarroia besteak beste. Ibilbideetan zehar lagunduko duen pertsonal espezialitatuak lekuko animalia eta landareen biologia eta ohiturak azalduko ditu. Gida-begirale taldeak lurrezko teleskopio bat  eramango du murgil handia eta bere habitata ondo ikusteko.

Parque de Garaio: 695 782 497
                             695 782 498

Más información sobre la Actividad