Castellano | Euskera | English | Français

Bizikleta-alokairua


GARAIO PARKEKO BIZIKLETA MAILEGU-ZERBITZUAREN ERABILERA ARAUAK.

-Bizikleta mailegu-zerbitzua Garaio Parkeko informazio bulegoan kokatuta dago.
-Bizikleta bakoitzeko 5 €-ko fidantza ordaindu beharra dago, hartutako materialaren erabilera zuzenaren berme gisa.
PREZIOAK: Helduak 2 €
ADINGABEKOAK: 1€
3 KIDE BAINO GEHIAGOKO FAMILIAK, gutxienez adingabeko bat barne: 5 €

Bizikletak alokatzeko ordutegia honakoa da:
-Martxoaren 17tik ekainaren 15era eta irailaren 3tik urriaren 31ra, larunbatetan,  igandetan eta jai egunetan soilik,  10:00etatik 14:00etara.
-Ekainaren 16tik irailaren 2ra, egunero, 11:00etatik 19:00etara. Bizikletak alokatutako egun eta leku berean itzuli behar dira.
-Arabako Foru Aldundiak ez ditu bere gain hartuko erabiltzailearen jardueraren ondorioz honek paira ditzakeen kalteen ordainak, ezta bizikletaren erabilera okerraren ondorioz sor daitezkeen kalte ordainak ere.
-Alokatzen den materiala honakoa da: Bizikleta, puzgailua, kaskoa eta giltzaria giltzarekin.
-Mailegu zerbitzuaren erabiltzaileak Nortasun Agiria, Gida Baimena edo Pasaportea behar izango du bizikletak alokatu ahal izateko. Horretarako Garaio Parkeko informazio bulegoan emango dioten inprimakia bete behar izango du.

 Parque de Garaio: 695 782 497
                             695 782 498   

Más información sobre la Actividad