Castellano | Euskera | English | Français

Ibilbide berdea


Zortzi zenbakiren itxura du ibilbideak eta 45 kilometro guztira. Luzera desberdineko bi bidek osatzen dute. Azuako ubideak lotzen ditu biak: biderik luzeenak 33 kilometro ditu eta ubidearen iparraldean dago; besteak, hegoaldekoak, 12 kilometro ditu. Garaio eta Landa eskualde-parkeak eta Uribarri-Ganboako herri-gunea dira ibilbiderako sarbide nagusiak. Informazio-guneak daude hiru leku horietan.

Iparraldeko bidea Uribarri-Ganboatik abiatzen da eta mendebaldera egiten du (erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan). Horren ondoren, ur-ertzetik jarraitzen du, Urtegiko presara heldu arte. Hortik, mendi-lurretan eta lareetan zehar, Aldaieta Klub Nautikora eta Langara Ganboara heldu eta Hegoaldeko bidaiarekin bat egiten duen guneraino jarraitzen du: Azuako ubideraino. Gune horretan iparrerantz abiatzen da , Landa aldera, alegia, ur-ertzetik beti. Eta Landatik abiapuntura itzultzen da, azkenik, Gasteizko Klub Nautikotik pasatuz.

Hegoaldeko bidea Garaioko Eskualde Parkeko hondartzetan hasten da. Ur-gainean dagoen plataformaren bidez Marieta aldera jotzen du eta Azuako ubidetik, berriz, iparraldeko biderantz. Zubiaren bestaldetik hegoaldera egiten du bideak eta, Azuako herri-gunea zeharkatu ondoren, Urizar auzoko dikera heltzen da. Horixe da ibilbidearen hegoaldeko muturra. Gero, Mendixur Parke Ornitologikoaren ertzetik jarraitzen du, baina parkera zuzenean joateko aukera ere badago. Ondoren, Garaio Parkerantz abiatzen da berriro bidea, balio ekologiko handiko eremu bat zeharkatuz.

 

Más información sobre la Actividad