Castellano | Euskera | English | Français

Garaioko Parkea


Urteak dira Uribarri-Ganboa urtegiak onartutako balio soziala duen, bere ingurune naturalaren aisialdirako erabilpena jasotzen duela. Horrela Arabako Lurralde Historikoan Natura- Turismoari kalitatezko ezaugarri bat ezartzen dio.

Araba eta Bizkaian, biztanlegoaren ur kontsumorako garrantzizko gordailua izanik, Uribarri- Ganboako urtegiak, gizakiak paisaian eragindako aldaketei atarramentua ateratzen jakin izan dion inguruneari bizia ematen dio. Honela, balore anbiental handiko ur-inguruneak osatu egin dira.

Arabako Lautada eta Lurralde historikoaren iparrean isuraldiak banatzen dituen mendilerroen artean kokatuta dago, eragin ozeaniko eta Penintsula Iberikoaren barnekaldeko kontinentalsunaren transizio gunean. Ingurune natural honetan aniztasuna da nagusi, non haritz eta erkametzenbasoak eta zingiritar ekosistemak ur xafla zabalekin eta herri edo olgetarako guneekin. Era honetan giza erabilera eta baliabide naturalen kontserbazioa bateragarriak izan daitezkeelarik.

 Ibilaldi lasaia, hegaztien behaketa, zikloturismoa, picnic, bainua, Natura interpretaziorako jardunaldiak edota  paisaia begiratzea, Garaio eta Landa Parke Probintzialetan, Mendixur Parke Ornitologikoan eta urtegiaren ertzetik doan Ibilaldi berdean zehar egiteko oso aproposak diren aktibitateak  dira.

AISIALDIRAKO JARDUERAK

Antolatzen diren jarduerez gain beste aktibitate batzuk egin daitezke:

MENDI IBILALDIAK: Mendixur eta Garaioko parkeetan mendi ibilaldi txikiak egin daitezke natura betean. Uribarri-Ganboa urtegiko ibilbide berdeak urtegiaren inguruan ibilaldi luzeagoak egiteko aukera ematen du (45 kilometro guztira).

HEGAZTIEN BEHAKETA:Mendixur Parke Ornitologikoak ur-hegazti basatiak beraien ingurune naturalean behatzeko aukera ematen du. Bide-sareak, hegazti-behatokiek eta ingurune-informazioa duten panelek lehen mailako hezegune honetaz gozatzen laguntzen digute.

PICNIC:Landa eta Garaio Parke Probintzialetan picnic egiteko egokitutako zonaldeek naturaz gozatzeko aukera ematen digute era lasai eta eroso batean. Iturriek, dutxek, komunek eta bainurako hondartza artifizialek parke hauek eguna pasatzeko leku ezinhobeak bihurtzen dituzte.

BAINUA:Landa eta Garaio Parke Probintzialetan dauden hondartza artifizialak paseatzeko eta feskatzeko ondo egokituta daude. Uda garaian bi parke hauetan eta Uribarri- Ganboa herritik hurbil dagoen hondartzan ere Arabako Foru Aldundiak sorosle-zerbitzua eskeintzen du.

MENDIKO TXIRRINDUAZ EGITEKO IBILBIDEAK:Garaio eta Mendixur parkeetan mendiko txirrinduaz ibilaldi txikiak egin daitezke natura betean. Uribarri-Ganboa urtegiko ibilaldi berdeak urtegiaren inguruan ibilaldi luzeagoak egiteko aukera ematen du (45 kilometro guztira).

Teléfonos de informacion del Parque de Garaio: 695 782 497
                                                                         695 782 498

Más información sobre la Actividad